Irudia. Bilbo
HIL ETA HILABETERA, JUSTIZIA ESKE
Atzo hilabete hil zen Iñigo Cabacas Lizeranzu gaztea, Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota baten ondorioz. Athleticen zalea zen Cabacas, eta bere taldeak Europa League txapelketaren finalerdietarako txartela lortu zuela ospatzen ari zen, partidaren ondoren, Ertzaintzaren pilotak buruan jo zuenean. Ospitalean egon ondoren, hil zeneko lehen hilabetea bete zen atzo, Athleticek finala jokatzen zuen egun berean. Cabacasen senide eta lagunek antolatuta, manifestazio isila egin zuten partidaren aurretik ehunka lagunek Bilbon, justizia eske. Hurkoenek gaztearen irudia zuten elastikoak erakutsi zituzten, eta beste askok Athleticenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu