Aurreikusi baino hilabete beranduago irekiko dute Donostiako autobus estazio berria. Hilaren 15ean inagurazioa egingo dute, eta ate irekiak izango dira nahi duenak estazioa ikus dezan. Hurrengo egunea hasiko da martxan, autobus zerbitzu guztiekin, eta Pio XII plazan dagoen estazioa itxi egingo dute.
Udalak jakinarazi duenez, datozen egunetan egingo dituzte azken konponketak, eta hilaren 15erako amaituta egongo da.