Bin Ladenek apirilaren 15ean eman zuen bere proposamenaren berri Al Arabija telebistan, ahots grabazio batekin. Orduan, CIAk baieztatu egin zuen zinta hartako ahotsa Bin Ladenena zela. Han, hiru hilabeteko epea eman zuen Bin Ladenek bere proposamenari erantzuteko, eta epea hil honen 15ean amaitzen da. Musulmanei ez erasotzeko baldintzarekin "bakea" eskaini zuen Bin Ladenek.
Testuak honela dio, hitzez hitz: "egun batzuk bakarrik gelditzen zaizkizue Bin Ladenen proposamena onartzeko, onartzen ez baduzue zuek izango zarete errudun bakarrak".
Mehatxua
Hilaren 15erako Bin Ladenen "bake proposamena" onartu ezean Europa erasotuko duela dio Al Kaedak
Erresuma Batuko 'Asharq al Awsat' egunkariak Al Kaedaren mezu bat dakar gaurko alean. Mezu horretan Europari mehatxu egiten dio Al Kaedak. Uztailaren 15a arteko epea duela esan diote Europari, Osama Bin Ladenek orain hiru hilabete egindako "proposamena" onartzeko. Epe horretan erantzunik jasotzen ez badute, Europa erasotuko dutela azpimarratu dute, eta proposamena onartzen ez dutenak izango direla "errudun bakarrak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu