Atxiloketa

Hilaren 16ra atzeratu dute Atristain Espainiaratzeari buruzko eskaeraren azterketa

Miarritzeko polizia etxean aurkeztu zuen bere burua larunbatean donostiarrak, eta atzo Seysesseko espetxera eraman zuten.

2010eko martxoaren 9a
16:14
Entzun
Paueko Auzitegiak Xabier Atristain Espainiara bidaltzeko eskaera aztertzeko auzia datorren asteartera atzeratu du; hots, hilaren 16ra. Izan ere, ez zaio iritsi Atristrain atxilotzeko Espainiak emandako aginduaren jatorrizko agiria, eta hori gabe ezin du erabakirik hartu.

Atristrain donostiarra larunbatean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Miarritzen (Lapurdi), bere burua aurkeztu ondoren. ETArekin lotzen dute Atristrain. Polizia iturrien arabera, otsailaren erdialdean alde egin zuen, Guardia Zibilak Ibai Beobide atxilotu ondoren, eta ordutik bilatzeko eta atxilotzeko agindupean zegoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.