ELA, SATSE, LAB, CC.OO, UGT, ESK, UTESE eta SAE sindikatuek bi ordutako lanuzteak atzeratu egin dituzte, eta otsailaren 21a arte Osakidetzan grebarik ez dutela egingo iragarri dute gaur. Dena den, martxoaren 6rako deituta zegoen 24 orduko lanuztea mantendu egingo dute, eta egun osoko beste deialdi bat ere gehitu diote: otsailaren 21a.
Bitartean, Osakidetzako zuzendaritzarekin hitz egiteko prest agertu dira sindikatuak: “Elkarrizketari beste aukera bat eman nahi diogu, eta horregatik atzeratu ditugu 20 egunez lanuzteak”. Horiekin herritarrak kaltetzeko asmorik ez dutela izan ere adierazi dute, “Jaurlaritzarekin negoziatzekoa” baizik.
Otsailaren 12an, 19an eta 26an egingo diren 15 minututako elkarretaratzeetan, eta martxoaren 1ean Donostian, Bilbon eta Gasteizen egingo diren manifestazioetan parte har dezaten deitu dituzte langileak sindikatuek.
Lan gatazka
Hilaren 21arte ez dute lanuzterik egingo Osakidetzan
Egun horretarako 24 ordutako greba iragarri dute, baina ordura arte zuzendaritzarekin hitz egitearen aldeko agertu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu