Hilaren 21ean protesta egingo dute Bilboko Metroko langileek
BILBO. Bilboko Metroko greba batzordeak elkarretaratzera deitu ditu beharginak azaroaren 21ean, enpresaren zuzendaritza «negoziatzera behartzeko». Lanuzteak daude iragarrita azaroaren 23rako eta 30erako, eta, dei hori dela eta, Bilboko Metroko zuzendaritzak negoziatzeari uko egin izana salatu du greba batzordeak. Jarrera hori aldatzera behartu nahi dute zuzendaritza. Langile kopuruaren gaineko akordioa hautsi izana leporatzen diote enpresari sindikatuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu