Ekainaren 21ean erabakitzeko eskubidearen alde Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñea herritarrez bete nahi ditu Gure Esku Dago dinamikak, eta ekimen sorta zabala antolatu dute herriz herriko batzordeek astebururako.
Gaur Joste Egunak ari dira ospatzen herri askotan: Mungian, Errenterian, Gernikan... Baita munduan zehar ere: Berlinen, esaterako.
Orain #Berlin en #gureeskudago Selbstbestimmungsrecht für das Baskenland! @GureEskuDagopic.twitter.com/c1o2ZKp6hW
— Libre Berlin (@LibreBerlin) June 6, 2015
#JosteEguna Herri libreak mundu zoriontsu batean #Orereta-ko eskuak @GureEskuDagopic.twitter.com/lfw8pHOshE
— Nora Barroso (@axala_n) June 6, 2015
Hendaian, berriz, goizean Sokoburu hondartzan oihalak apaindu eta josi dituzte, eta eguerdiann "oihal zubia" egindute itsasoan, Hendaia eta Hondarribia josiz.
Joste Egunak jarraipena izango du bihar Laudion, Hernanin eta Bilboko Errekalden eta Deustun. Datorren astean, berriz, Jostunak dokumentala ikusgai izango da Kanbon (hilak 10), Azkainen (hilak 11) eta Donibane Garazin eta Maulen (hilak 12).
Agenda osoa, hemen ikusgai.