Hilaren 22rako antolatu dute murrizketen aurkako greba CCOOk eta UGTk Espainian

2012ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Hezkuntzan iragarritako murrizketen aurka eta zerbitzu publikoen alde, hezkuntzaren alorrean grebara deitu dute CCOOk eta UGTk Espainian. Hilaren 22an egingo dute protesta, asteartearekin. Espainiako gurasoen elkarteak eta ikasleenak ere bat egin dute deialdiarekin. Ikusteko dago deialdia Hego Euskal Herrira ere zabalduko duten. LABek, EILASek, ELAk eta ESK-k badute grebarako deialdia egina alor publiko osorako, hilaren 31rako. Harekin bat egingo ote duten edo Espainiarako deialdia babestuko duten ez dute argitu oraindik Hegoaldeko CCOOko eta UGTko ordezkariek; zer egin aztertzen ari direla azaldu dute. Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak sindikatuen kontra egin du grebara deitu dutelako. «Justifikatu gabeko alarma» sortu nahian aritzea egotzi die, murrizketak hainbesterainokoak ez direlakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.