UPD bakarrik geratu da Eusko Legebiltzarrean; inork ez dio aldeko botorik eman Udal Legeari aurkeztu dion osoko zuzenketari. Hori atzera botata, legea eztabaidatzeko batzordea eratu dute legebiltzarrean.
Hilaren 23an bilduko da batzordea lehendabizikoz, egitaraua eta beste zehazteko. Eusko Jaurlaritzaren nahia da urtea amaitu aurretik onartzea legea.
Legeak udalen eskumenak zehaztuko ditu —37 eskumen propio—, eta horiek nola finantzatu arautuko du. Aurretik eginiko beste saio batzuetan ez bezala, diputazioek ez dute helegiterik jarri, eta alderdi denek agertu dute asmoa legea aurrera ateratzeko, nahiz eta zeharkako zuzenketak jarri dituzten —451 zuzenketa aurkeztu dizkiote—.