Zazpi jai gune atonduko dituzte Durangoko eta Abadiñoko udalerrietako 6,5 kilometroko ibilbidean.
Aurton 24 orduko jaialdia izango da Ibilaldiarena, Durangorako prestatu den egitaraua amaitzen denean, 20:00ak aldera, festaren lekukoa AEBko Reno hirian bizi diren durangarrek hartuko baitiete. Ameriketako txoko hartan kilometro biko ibilbidea prestatu dute euskaltzaleek Renoko Unibertsitatearen laguntzaz. Jaia hor ere egingo dute, campusaren barruan.
Ibilaldia
Hilaren 29an egingo da Ibilaldia Durangon
Bizkaiko ikastolek Durangon ospatuko dute aurton Ibilaldia, hirugarrenez. =i Emon bostekoa! =i leloa aukeratu dute hilaren 29an izango den ospakizunerako. Antolatzaileak bertako Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolakoak izango dira, eta oraindik aste bi baino gehiago falta den arren, dena prest daukate Durangora joango zaizkien euskaltzaleei harrera egiteko. Ehun mila lagunetik gora espero dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu