Harrezkero goiza argitzearekin batera hasten dituzte bilaketa lanak erreskate taldeek eta boluntarioek, eta iluntzean uzten dituzte. Villabona eta Zizurkil inguruak, eta bi herrietatik igarotzen den Oria ibaiaren ertzak arakazen dabiltza.
Hain zuzen ere, zenbait urpekari ibaia miatzen ari dira gaur, etxera zihoala O.M.P. errekara amiltzea litekeena dela pentsatuta.
Jaurlaritzako Larrialdi Zerbitzuetako teknikari bat ari da bilaketa gidatzen.
Desagerketa
Hilaren 2tik etxetik falta den zizurkildarraren bila jarraitzen dute
Joan den astelehenetik etxetik falta da Zizurkilgo (Gipuzkoa) O.M.P. 75 urteko gizonezkoa, eta gaur ere hura bilatu nahian dabiltza Ertzaintzako erreskate taldeetako kideak, DYA eta hainbat boluntario. Azkeneko aldiz astelehen ilunabarrean ikusi zuten O.M.P. Villabonatik Zizurkilera, etxera, zihoala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu