euskara

Hilaren 31ko martxarako deiadarra

[Vimeo]http://vimeo.com/37948236[/Vimeo] Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak Deiadar manifestazioa deitua du Baionarako, hizkuntza gutxituen eskubideak errespetatzeko eskatzeko, eta ekimenari buruzko spota jarri dute sarean.

2012ko martxoaren 14a
11:29
Entzun

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak hilaren 31rako Deiadar manifestazioa deitua du Baionarako, hizkuntza gutxituen eskubideak errespetatzeko eskatzeko, eta martxari buruzko spota jarri dute Interneten.

2012ko apirilean eta maiatzean Frantziako Errepublikako presidentetzarako hauteskundeak egingo direla-eta deitu dute manifestazioa. Deialdia ez da Euskal Herrira mugatzen, hizkuntza gutxituak dituzten Frantziako herrialdeko beste tokietara ere zabaldu dutelako: Herrialde Katalanak, Kortsika, Bretaina, Okzitania eta Alsaziara.

Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak diote Frantziako Senatuko hizkuntza gutxituen lege proposamena, nahikoa ez izateaz gain, euskararentzako "atzerapausoa" dela. Legea "interpretazioetara irekia" geratzen dela esan dute, eta horrek neurriak gutxitzeko aukera ematen duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.