19 urteko neska bat hilda aurkitu dute gaur goizaldera Getarian, Lapurdin. Auto gidari batek topatu du hilotza 05:00ak aurretik, moto baten alboan. Sud Ouest kazetak jakinarazi du Getariakoa bertakoa dela hildako neska. Poliziak inkesta hasi du zer gertatu den argitzeko, baina, lehen zantzuen arabera, istripua izan zuen motoan zihoala.
Ezbeharra nola gertatu den eta beste inork zerikusirik izan ote duen ikertzen ari dira poliziak.