Hilda azaldu da Gurutzetako erietxeko langile bat

Hildakoa 49 urteko gizonezkoa da, eta galdaren mantenurako lan egiten zuen.

2008ko apirilaren 15a
16:16
Entzun
Gurutzetako (Barakaldo, Bizkaia) erietxean galdaren mantenurako lan egiten zuen behargin bat hilik azaldu da gaur han. Osalanek esan duenez, heriotza atzo gauerditik gaur goizeko zortziak bitartean gertatu da; haren ustez, galdaren gelatik irten eta segituan zendu zen behargina.

Erietxeko langile batek topatu du gorpua, galdarek funtzionatzen ez zutela-eta begiratzera joan denean.

49 urteko gizonezkoa da hildakoa, R.C.M., zerbitzu energenitikoen Elyo Iberica enpresarentzat egiten zuen behar.

Autopsia egingo diote heriotza zerk eragin duen jakiteko.

LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lanean ari zela hildako 28. langilea da gaurkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.