Gizartea

Hildako bat eta bi zauritu larri, Villabonan izandako istripu batean

N-1 errepidean, Gasteizerako norabidean izan da.

2014ko maiatzaren 3a
09:50
Entzun

10:30ak inguruan izan da ezbeharra. Bost ibilgailuren artekoa izan da istripua, eta lau zauritu arin, bi larri eta hildako bat utzi ditu. 63 urteko gizonezkoa da hildakoa, Zaragozakoa (Espainia). Larriki zauritutako bi lagunak, lehenik bertan artatu ostean, Donostiako Ospitalera eraman dituzte, eta gainerakoak Tolosara eraman dituzte.

Ertzaintza eta anbulantziak bertan izan dira, eta, errepidea itxi dutenez, auto ilarak sortu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.