Mutrikun (Gipuzkoa) bertako herritar bat hil da kamioi batek harrapatu ondoren gaur arratsaldean.
Gi-638 errepidetik zihoan Volvo kamioiak harrapatu du, Olatzeko gurutzebidean J.V.P.. 81 urte zituen hildakoak.
Goizean, beste lagun bat hil da Erriberabeitian (Araba) izandako istripuan. Ezbeharra goizeko hamaikak eta hogeian izan da; bi kamioik eta auto batek elkar jo dute, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Istripuaren ondorioz, autoko pertsona hil egin da -Burgosko matrikula du autoak-. Kamioietako lagunak Mirandara eraman dituzte, Santiago ospitalera.
Istripua
Hildako bat Mutrikun eta beste bat Erriberabeitian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu