Gertakaria

Hildako zakur handi bat hartz batekin nahastu dute

Gaur egindako nekrolepsiaren bitartez atzo Baztanen aurkitutako animali hilikia tamaina handiko zakur bati dagokiola jakin ahal izan da. Aurretik, hartza izan zitekeela adierazi dute iturri ofizialek.

2008ko abuztuaren 6a
15:34
Entzun
Atzo Orabideako errepidean, Baztango bailaran, hartza izan zitekeen hildako animalia bat aurkitu zuten. Nafarroako Gobernuak gaur goizean eman duen informazioaren arabera, 100 kilo inguruko hartza zen, baina ez Pirinioetan libre bizi diren hartzetako bat, baizik eta norbaitek etxekotua.

Zertxobait geroago jakin da, ordea, hartza ez zela hartza, zakur handi bat baizik. Horixe erakutsi du Nafarroako Foru Gobernuaren fauna berreskuratzeko gunean egindako nekrolepsiak: tamaina handiko zakurra dela Baztanen hilda aurkitutakoa.

Atzo arratsaldean, Baztango bikote batek kiratsa zerion hilikia topatu zuen 50 metroko amildegi batean, eta haiek eman zuten aurkikuntzaren berri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.