Hilero bezala, Etxerat-ek euskal presoen eta haien senideen egoera salatu du

Erredakzioa
2010eko urriaren 30a
00:00
Entzun
Hileko azken ostiral guztien gisan, atzo ehunka lagun atera ziren kalera Euskal Herriko herri eta hirietan, euskal presoen eskubideen alde. Urrian izandako atxiloketak eta tortura salaketak ekarri zituzten gogora, eta Porturen eta Sarasolaren aurkako torturen epaiketan haien senide eta lagunek jasandako kolpeak ere aipatu zituzten. Ez zuten preso bati bisita egitera zihoan lagun baten azken istripua ahaztu: urteko hamargarrena. Horrekin guztiarekin, «krudelkeria oinarri duen espetxe politika hau amaitzeko» deia egin zuen Etxerat-ek, «euskal preso politikoen eskubideak behingoz errespetatuak izan daitezen».Besteak beste, Getarian 33 lagun elkartu ziren, Arrigorriagan 48, Azpeitian 110, Bilbon 400, Irunen 60, Usurbilen 57, Urretxu-Zumarragan 100, Arrasaten 300 eta Zaldibian 75.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.