Hilik agertutako gazteari eginiko autopsiak zabalik utzi ditu hipotesi guztiak

Gaztea hilik azaldu zen etxearen ingurua. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Donostia
2011ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Herenegun Donostiako Antigua auzoko etxebizitza batean hilik agertu zen adingabeari eginiko autopsia ez da suizidioaren hipotesiarekin kontrajarria, baina ez du baztertzen homizidio kasua izan daitekeenik. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, autopsiaren emaitzak ezagutu eta gero. Iturri horiexek diote Ertzaintzak suizidioaren hipotesiarekin jarraitzen duela ikerketa lerro nagusi gisa baina ez duela homizidioaren aukera baztertzen. Bestalde, Ertzaintzak hilotz agertutako gaztearen aitaren bila jarraitzen du ostegunetik. Gertaeraren berri eman die Herrizaingo Sailak Espainiako Poliziari, gizona Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egon daitekeelakoan.

13 urteko nerabea ostegunean 12:45ean topatu zuten, indarkeria zantzuekin. Ertzainak Donostiako Logroño kaleko etxebizitzara joan zirenean gaztearen hilotza logela batean zegoen, eta zauri ugari zituen sabelaldean. Gainera, labana bat aurkitu zuten hilotzetik gertu, eta odol arrastoak etxebizitzako hainbat lekutan. Hala, Ertzaintzak homizidioa izan zitekeela aipatu zuen lehenbizi, baina ordu batzuk geroago suizidioaren hipotesiari heldu zion. Bi ikerketa lerroak zabalik daude oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.