gizARTEA

Hilik aurkitu dute asteartean Egako urtegian desagertu zen gaztea

2011ko apirilaren 29a
18:10
Entzun

Sorospen zerbitzuek hilik aurkitu dute astearte arratsaldean San Adrianen (Nafarroa), Ega ibaiko urtegian, urak eraman zuen gaztearen gorpua. Desagertu zen lekutik gertu aurkitu dute hiru eguneko aurkitze lanen ondoren. 15 urte zituen, eta Calahorrakoa zen (Errioxa, Espainia). Lekuko batek jakinarazi duenez, harri batean irrist egin eta hiru metroko sakonera duen putzu batera erori zen. 

Gazteak ez zekien igerian, eta urak ibaian behera eraman zuen. Lagunak hura laguntzera joan baziren ere, horiek ere urak eraman zituen, eta ezin izan zuten gaztea atera. 17:00etan jaso zuen deia Guardia Zibilak, eta berehala hasi ziren urpekariak eta suhiltzaileak bila. Iluntzean, ordea, gaztea aurkitzeko lanak bertan behera utzi zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.