Emakume bat hilik aurkitu zuten atzo Gasteizko San Martin auzoan, 17:15 aldera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Iturri horrek adierazi duenez, Ertzaintzak aurkitu zuen emakumearen gorpua, indarkeria zantzuak zituelarik.
Segurtasun Sailak ikerketa abiatu du, eta, adierazi dutenez, ez dute gertatukoari buruzko aukerarik baztertzen. Biktimaren bikotekidea atxilotu dute. Efe berri agentziak hasiera batean zabaldu duenez, genero indarkeriaren hipotesiarekin ari dira lanean, baina Ertzaintzak BERRIAri adierazi dio hipotesi guztiak dituela zabalik.
Javier De Andres Arabako ahaldun nagusiak esan du genero indarkeria kasu bat izan dela baieztatzen bada, aldundiak bat egingo duela hura gaitzesteko deialdi guztiekin.