Ertzaintza eta erreskate taldeak aritu dira bilaketa lanetan Getxoko uretan (Bizkaia). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, uretara bota da gizona goizaldean, Ereagako kaian, bere txakurra erreskatatzera. Hainbat lagunek eman dute abisua, 01:15ean.
03:25era arte bilaketa lanetan aritu dira, baina bertan behera utzi dituzte. Goizean abiatu dituzte berriro, eta orduan topatu dute gorpua. Txakurra onik da.