ezbeharra

Hilik aurkitu dute Urbisun galdutako espeleologoa

Goizean topatu dute. Herenegun hasi ziren haren bila.

2014ko urriaren 18a
09:38
Entzun

Leizeen inguruan lan bat egitera joana zen. Arabako espeleologia taldeko kidea zen; 75 urte zituen. 09:00etan hasi dituzte bilaketa lanak, 11:35ean topatu dute gorpua, baina 15:30era arte ezin izan dute hura zegoen tokira iritsi, Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera. Sos Deiek ere heriotza baieztatu dute:

Kanpezu inguruan (Araba) aritu dira bilaketa lanetan ostegunaz geroztik Ertzaintzaren mendiko salbamendu taldea, txakurrekin aritzen den taldea, miñoiak, Gurutze Gorria eta Arabako espeleologia taldea. Ostegunean desagertutako espeleologoaren autoa topatu zuten, eta horren ondotik hasi ziren bilaketa lanetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.