16:00 aldera topatu dute Gorbeia inguruan desagertutako gizonaren gorpua, Atxuri igarobideko amildegi batean, eta helikopteroz Saldropo ingurura eraman dute.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaur arratsaldean hasi dituzte bilaketa lanak. Ertzaintzarekin batera, DYA, Gurutze Gorria eta Elorrioko erreskaterako zakurren talde bat aritu dira parte hartzen bilaketan.
Kanboko emakume bat hil da Larraine inguruan
Senarrarekin eta lagun batekin joan zen mendira ibiltzera atzo; emakumea 300 metroko altueratik erori zen. 52 urte zituen eta postan lan egiten zuen.
Logibar aterpetxetik abiatu ziren; bidean galdu ostean, oreka galdu eta 300 metroko altueratik erori zen 52 urteko emakumea. Bi gizonek abisua eman ondoren, bi jendarme eta mediku bat lekura heldu ziren, helikopteroz, baina ezin izan zuten heriotza saihestu.