Senideek 14:30 aldera eman zuten desagerpenaren berri, eta Nafarroako Larrialdi Zerbitzuak haren bila aritu ziren atzo iluntzera arte, Foruzaingoaren, Espainiako Guardia Zibilaren, Zangozako suhiltzaileen eta Gurutze Gorriko boluntarioen laguntzaz.
Ez zuten topatu, eta 07:00etan ekin diote berriro bilatzeari. Bardeako ubidean topatu dute, hilik, 09:00 aldera. Haren bizikleta aurkitu dute hamazazpi kilometrora.