Gizartea

Hilketa bat egitea egotzi diote gizon bati Zornotzan, eta kartzelan sartu dute

Ortu batean lanean ari zela, larri zauritu zen lehengo astean haren osaba, eta hil egin da orain

2020ko maiatzaren 26a
10:32
Entzun

Lehengo asteazkenean, 66 urteko gizon bat larri zauritu zen Zornotzan (Bizkaia), bere ortuan lanean ari zela. Hasieran, uste izan zen beharrean ari zela makina batekin istripua izan eta horren ondorio izan zirela zauriak. Erietxera eraman zuten, eta atzo hil zen. Orain jakin da espetxean sartu dutela gizon horren iloba bat, hiltzailea delakoan. Hilaren 21ean atxilotu zuten, eta 23tik dago preso.

Espetxean sartu duten gizonak 39 urte ditu, eta berak eman zien larrialdi zerbitzuei osabaren ezbeharraren berri.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.