UME LAPURTUAK

Hilobi bat ireki dute Donostian, 1962ko kasu baten harira

Orain, hobian aurkitutakoa ikertuko dute. Egoera txarrean zegoela azaldu dute eta horrek ikerketa zailduko duela adierazi dute.

2013ko urtarrilaren 18a
14:14
Entzun

Gaur hilobi bat ireki dute Polloen (Donostia), 1962ko usteko ume lapurtu baten kasuaren harira. Hobian "hondakin batzuk" agertu direla azaldu dute, baina lurrarekin izan duen kontaktuagatik egoera "kaskarrean" zeudela jakinarazi dute. Horrek ikerketa zailduko duelakoan daude ikerlariak.

Haurraren amak adierazi du 24 ordu egon zela erditzen eta gero esan ziotela haurra hilda jaio zela. Umea ikusi ere ez zuela egin azaldu du, eta hor hasi zela "susmatzen". Jaiotzaren eta erditzearen daturik ez zegoela ikusita jarri zuen salaketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.