Espainiako Ministroen Kontseiluak hiri hondakinen kudeaketaren inguruko herri galdeketa egiteko baimena eman dio Usurbilgo Udalari (Gipuzkoa). Euskal Autonomia Erkidegoan Espainiako Gobernuko ordezkari Mikel Cabiecesek eman du erabakiaren berri. Herritarrentzako garrantzitsuak diren auziei buruz galdeketa egin ahal izateko, Espainiako Gobernuaren baimena beharrezkoa dela zehaztu du.
Aurtengo martxoaren 16an Usurbilgo Udalak gaikako zabor bilketa abiarazi zuen eta neurri horrekin ados ez zegoen bizilagun taldeak plataforma eratu zuen. Auziaren inguruko herri galdeketa egiteko 791 sinadura aurkeztu zituzten Udalean.
Gizartea
Hiri hondakinen kudeaketaren inguruko herri galdeketa egin ahalko da Usurbilen
Espainiako Ministroen Kontseiluak galdeketa egiteko baimena eman dio Usurbilgo Udalari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu