ipar euskal herriko elkargoa

Hirigune Elkargoaz jakin beharrekoak

[youtube]https://youtu.be/JS0SLiSLt10[/youtube] Bideoa: jakingarriak (Lara Madinabeitia. Berria TB).    

2016ko maiatzaren 9a
07:33
Entzun

Ipar Euskal Herriko herrien erdiak Hirigune Elkargo bakarraren alde agertu dira, eta haiek ordezkatzen dituzten herritarrak biztanleriaren erdia baino gehiago dira. Beraz, HELEPak errealitate izateko bete behar dituen bi baldintzak bete ditu.

Baina zer esan nahi du horrek? Zein onura ekarrizko dizkio elkargoak Ipar Euskal Herriari? Kontrakorik ba al du? Bideo argigarria egin du Lara Madinabeitiak.

Nolanahi ere, erabakia hartuta egon arren ez dira elkargoari buruzko bozketak amaitu. Martxoaren erdian hasi ziren herrietan bozketak egiten, eta maiatzaren amaiera arteko epea dute horretarako. Lapurdi, Zuberoa eta Baxenabarreko 158 herrietatik 104k bozkatu dute orain arte: 80k alde eta 24k kontra. 54 udal falta dira beraz.

Ordezkatzen dituzten herritarrei dagokionean, 298.664 herritarretatik 169.437 ordezkatzen dituzte botoa eman eta baiezkoaren alde agertu diren hautetsiek. Ezezkoaren aldekoek, berriz 84.916 herritar ordezkatzen dituzte.

Joan den udazkenean ere egin zuten bozketa. Orduan ere elkargoaren aldekoa izan zen emaitza, argiki: herrien %72k eman zioten baiezkoa elkargo bakarrari —biztanleriaren %66 ordezkatzen zuten herri horiek—. Zenbaketak amaitutakoan ikusi beharko da lehengo mailari eutsi dion baietzak, edo aldatu egin diren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.