Jaiak

Hiriko giltzak botatzearekin batera, 22:00etan hasiko dira Baionako festak

Goizetik hainbat ekitaldi egiten ari diren arren, 22:00etan abiatuko dira ofizialki Baionako festak: zehazki, txupinazoa jaurti eta jaien giltzak herriko etxeko balkoitik bota ostean. Igandea arte zoramena izango da nagusi.

2006ko abuztuaren 2a
12:03
Entzun
Goizeko bederatziak eta laurdenetan Bestazaleen Lasterketa abiatu da Miarritzetik (Lapurdi), eta hamarretan Biperrekilako arrautza moletaren Munduko Txapelketa egiten hasi dira Baionako merkatu estalian. Hala ere, ordea, gaueko hamarrak arte ezin da esan Baionako festak abiatu direnik, ordu horretan jaurtiko baitute ofizialki jaiak hasiko dituen txupinazoa eta botako baitituzte giltzak herriko etxeko balkoitik. Zeremonia horren ostean, parranda zilegi izang da igandea arte Baionako karriketan.

Hona hemen egitarauko zertzelada nagusiak:

Gaur

09:15. Bestazalearen Lasterketa, Miarritzetik abiaturik.

10:00. Biperrekilako arrautza moletaren Munduko Txapelketa, merkatu estalian.

22:00. Txupinazoa, jaien giltzen botatzea herriko etxeko balkoitik.

22:10.Mascleta, suziri ikusgarria.

22:30. Dantzaldi herrikoiak hirian zehar.

Bihar

10:00. Erraldoien desfilea, karriketan.

10:30. Haurren danborrada, karriketan.

11:15. Entzierro txikia.

12:00. Leon erregearen esnatzea, herriko etxean.

13:00. Haurrentzat bazkaria kanpoan, jokoak arratsaldean.

17:30. Behi lasterketak, San Andres plazan.

19:00.Poteoa, taberna eta peñetan.

22:00. Dantzaldi herrikoiak hirian zehar.

Ostirala

09:00. Txarangak, karriketan.

10:00. Erraldoien desfilea, karriketan.

11:00. Kabalkada, karriketan.

12:00. Leon erregearen esnatzea, herriko etxean.

13:00. Jende adinekoen bazkaria, Karadok gazteluan.

17:30. Behi lasterketak, San Andres plazan.

19:00. Poteoak, taberna eta peñetan.

22:00. Dantzaldi herrikoiak hirian zehar.

Larunbata

09:00. Txarangak, karriketan.

10:30. Helduen danborrada, karriketan.

11:30. Behi lasterketak, San Andres plazan.

12:00. Leon erregearen esnatzea, herriko etxean.

12:00. Xiba lehiaketa, Xaho Mailan, ondotik bazkaria Patxoki tabernaren aurrean.

19:00. Poteoak, taberna eta peñetan.

22:00. Dantzaldi herrikoiak hirian zehar.

Igandea

09:00. Txarangak, karriketan.

11:00. Meza, parrokietan.

11:30. San Andres elizaren aurrean, EHEren ekitaldia Baionan euskaraz, ofizialtasuna lemapean.

14:00. Gure Irratiak eta Gau Eskolak antolatutako bazkaria, Marengo karri-kan.

19:00. Poteoak, taberna eta peñetan.

22:00. Dantzaldi herrikoiak hirian zehar.

00:00. Suziri ikusgarria.

00.30. Besten itxiera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.