Hiritartasunerako Hezkuntza ikasgaia derrigorrezkoa izango da oraingoz Nafarroan. Hala erabaki du Auzitegi Nagusiko Kontentzioso-Administratiboko Salak, guraso talde baten eskaera atzera botaz.
Guraso talde horrek helegitea aurkeztu zuen ikasgai hori derrigorrezkoa izatearen aurka, eta helegiteari buruzko azken erabakia hartu bitartean derrigorrezkotasuna, badaezpada, bertan behera uzteko eskatu zuen.
Nafarroako Auzitegi Nagusiaren arabera, eskaera hori ez da bidezkoa, "interes publikoa" helegitea jarri dutenen interesaren gainetik dagoelako. "Interes publikoa lehenetsi behar da. Interes publiko hori gauzatzen da legeak ezarritako parametroetan heziz gazte espainiar (edo Espainian hezitako) guztiak, eta legeak ikasgaia derrigorrezkoa dela ezartzen du", argudiatu dute epaileek.
Espainiako Gobernuak bultzatutako ikasgai horrek kontrako jarrera asko eragin ditu eskuineko eta Eliza Katolikoaren hierarkiaren ildoko sektoreetan, han jasotzen diren balioak beren moralaren kontrakoak direla iritzita. Besteak beste, askotariko sexualitatea babesten da HiritartasunerakoHezkuntzan.
Hezkuntza
Hiritartasunerako Heziketa ikasgaia badaezpada bertan behera uzteari uko egin dio Nafarroako Auzitegiak
Guraso talde batek helegitea jarri zuen ikasgai hori derrigorrez jaso behar izatearen kontra, eta hura ebatzi bitartean badaezpadako etena eskatu zuten. Nafarroako Auzitegi Nagusiaren arabera, interes publikoa helegitea jarri dutenen interesaren gainetik dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu