Hiru adingabe auzipetu dituzte eskola kide baten aurkako jazarpenagatik

Erredakzioa
Iruñea
2012ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Donostiako ikastetxe bateko 14 urteko hiru ikasle auzipetu dituzte, ustez eskolako bertze kide baten aurka jazartzeagatik. Fiskaltzak 70 orduko gizarte lanak eskatu ditu hiru gazteentzat, edo zazpi asteburu zentro batean igarotzea, lehendabiziko neurria haien borondatez onartuko ez balute. Kalte-ordaina eskatu du, gainera, biktimarentzat; ustezko erasotzaileak harengana ez hurbiltzeko, eta harekin harremanetan ez jartzeko ere eskatu du. Bertze hiru ikasle, 14 urtetik behitikoak direlako, ez dituzte auzipetu. Fiskaltzaren arabera, 2011ko azken hiruhilabetekoan eta 2012ko lehendabizikoan, ikasle bat iraindu eta jo dute, «ia egunero». Ondorioz, antsietateak eta estresak jota dago gazte hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.