Errepideak
Hiru autok elkar jo dute A-8an Donostia parean, eta auto pilaketak eragin
Ertzaintzak jakinarazi duenez, goizeko zortxiak baino lehentxeago gertatu da istripua: hiru autok elkar jo dute, La Salleko bihurguneen parean, baina ez da inor zauritu. Hala ere, traban geratu dira ibilgailuak, eta, ondorioz, ato ilara luzeak sortu dira, lau kilometrorainokoak. Dagoeneko kendu dituzte autoak bidetik, eta pilaketak ere konpondu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu