lapurreta

Hiru autotan lapurreta egiteagatik gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Gasteizen

Ertzaintzak 37 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizen, ustez hiru autotan lapurreta egiteagatik. Goizeko ordubatak eta laurdenetan Ertzaintzak dei bat jaso du, eta hots egin duenak jakinarazi dio pertsona bat Gasteizko Uruguay kaleko autoak modu susmagarrian miatzen ari zela. Ertzaintza esandako lekura iritsi da, eta gizon bat atzeman du furgoneta bateko leihoko kristala puskatzen. Lapurretan atzeman dutela konturatu denean ihes egiten saiatu da, baina Ertzaintzak atxilotu egin du.

2005eko uztailaren 28a
13:06
Entzun
Gizon susmagarri bat autoak miatzen ikusi dute Gasteizko Uruguay kaleko bizilagunek, eta Ertzaintzari deitu diote, goizaldeko ordubatak eta laurdenetan. Ertzaintza gertakarien lekura iritsi denean, gizon bat atzeman du Ford Transit furgoneta bateko leihoko kristala bihurkin batekin puskatu eta gorputz erdia leiho barrura sartzen. Gizonezkoa konturatu denean Ertzaintzak lapurretan atzeman duela ihes egiten saiatu da, baina Ertzaintzak atxilotu egin du.

Gizona miatu dute, eta soinean kristala apurtzeko bihurkina, hamar irrati- kasete, labana bat, zinta isolatzailea eta eskuargi baten bonbilla bilatu dizkiote. Gero, Ertzaintzak inguruko auto batzuk miatu ditu, eta haietako bi irekita zeuden eta kalteak zituzten.

Ertzaintzak 37 urteko gizona atxilotu eta aginte judizialaren esku utzi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.