Zaintza epaitegia, fiskala eta Soto del Realen Ricardo Guerraren jarraipena egin duen taldea ez daude ados Madrilgo Lurralde Auzitegiaren erabakiarekin. Zigorraren hiru laurdenak beteta dituela eta espetxean "jarrera ona" izan duela argudiatuta hiru eguneko baimena emango dio Madrilgo Lurralde Auzitegiko 5.aretoak, datorren irailean.
Baimena emango diote baino hainbat baldintzak bete behar izango ditu, besteak beste: Guerrak familiako batekin atera beharko du gartzelatik eta itzulera ere lagunduta egin beharko du. Baimena irailean izango da eta lehenengo egunean epaitegitik pasa beharko du. Beste bi egunetan, berriz, hurbilen duen komisaldegitik pasatu beharko du.
Gainera bere jokabideak ona izaten jarraitzen badu bigarren baimen bat ere emango diote. Honetan lau egunetan gartzelatik kanpo egon daiteke lehenengo baimenaren baldintza ia berdinetan. Bigarren baimen honetan ez du epaitegitik pasa beharko. Bigarren baimena eskuratzeko gutxienez 30 egun pasa beharko dira lehenengoa izan duenetik.
Zabaletaren aita haserre
Javier Zabaleta, Aitor Zabaletaren aitak "lotsagarritzat" jo du Madrilgo Auzitegiko 5.aretoak hartutako erabakia. Zaintza epaitegia, fiskala eta Guerra zaintzen ari den jarraipen taldea erabakiaren aurka agertu direla nabarmendu du Javier Zabaletak: "Guztiak aurka daudenean zein da epaile hori mutil hori zaintzen ari direnei kasurik ez egin eta erabaki hori hartzeko?".
Gizartea
Hiru egunez kartzelatik ateratzeko baimena eman diote Aitor Zabaletaren hiltzaileari
"Jarrera ona" izan duelako hiru egunez espetxetik kanpo egoteko baimena eman diote Ricardo Guerra, Aitor Zabaleta Realeko jarraitzailearen hiltzaileari. Irailean hiru egunez kalean izango da Guerra. 1998an Athletico Madril eta Realaren arteko partida batean labankada batez hil zuen gazte ultraeskuindarrak, Aitor Zabaleta. Gerrari 17 urteko espetxe zigorra ezarri zioten eta zortzi urte daramatza Soto del Realeko espetxean. Bi hilabete barru hiru eguneko baimena emango diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu