Europako Giza Eskubideen Auzitegiak iazko urriaren 21ean eman zuen Ines del Rio preso ohia askatu eta 'Parot doktrina' baliogabetzeko emandako epaia. Hurrengo egunean bildu ziren Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, eta aho batez erabaki zuen Del Rio aske uztea. Salatzaileen ustetan, prebarikatu egin zuten agindu hura sinatu zuten hamasei epaileek.
Salaketan azaldu dutenez, epaileek ez zuten eskumenik hori egiteko, une hartan "Espainiak ez zuelako oraindik epaiaren ohartarazpen ofizialik jaso, ezta itzulpen ofizialik ere".