Parte Hartzea HEGOALDEAN

Hiru eta lau puntu bitartean igo da

Lurraldeka, Araban igo da gehien.

Jendea bozkatzen, Donostian. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
2015eko abenduaren 20a
07:30
Entzun

Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan ari da parte hartze datua handiagoa izaten Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan. 18:00etarako, Nafarroan, Gipuzkoan, Araban nahiz Bizkaian joan da jende gehiago bozkatzera 2011ko hauteskundeetan baino.

Araban hazi da gehien parte hartzea duela lau urteko bozekiko: ia lau puntu. Nafarroan eta Gipuzkoan hiruna puntuan hazi da 18:00etara arteko parte hartzea, eta Bizkaian, berriz, %2,4.

Nafarroa %58,81 (2011n, %55,82)

Araba %57,48 (2011n %53,51)

Gipuzkoa %57,80  (2011n %54,63)

Bizkaia %60,10 (2011n %57,65)

Eguerdirako ere, gora

Eguerdiko 14:00ak arteko datuen arabera, gora egin du parte hartzeak Hego Euskal Herrian. Lurraldeka, Gipuzkoan igo da gehien, %39,71 (2011n %37,94koa izan zen). 

Ondoren, hurrenez hurren, leudeke Araba %37,73ekin (%36,13); Nafarroa %39,68rekin (%39,11); eta Bizkaia %39,66rekin (%39,18).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.