IMMIGRAZIOA

Hiru etorkin familia etxetik kaleratu dituzte Bilbon

Protesta egin dute etxearen atarian. Kaleratzearen berri eman du Maite Asensio Lozano BERRIAko kazetariak.  

Hainbat lagun eserita, Ertzaintzaren aurrean, Mena kalean. SORTU BILBO
Berria
2014ko maiatzaren 16a
10:55
Entzun

Hainbat lagun batu dira protestara, eskubide sozialen aldeko plataformak deituta. Eragileek salatu dute iruzurra jasan dutela eta banketxeak zein udalak "babesgabe" utzi dituztela.

[Youtube]http://youtu.be/_D0iMYpGXj0[/Youtube]

Kaleratzeon atzean iruzurra dagoela salatu dute Bilboko hainbat gizarte eragilek. SOS Arrazakeriako kide Brijida Ridruejok azaldu du hiru enpresak antolatu dutela, "baina jabe berberak dituzte". Mena kaleko 1 eta 3 zenbakietako eraikinak lortu zituzten enpresok: "Migratzaileei alokatu dizkiete guztiak, kalteberak direlako, ez dituztelako ezagutzen hemengo legeak eta hizkuntzekin zailtasunak dituztelako".

Hiru familietako bat gaur goizera arte izan dute enpresek engainatuta: uste zuten ez zituztela kaleratuko, eta epaitegiko langileen aginduak ustekabean harrapatu ditu. Arropa eta etxeko gauzak unean jaso behar izan dituzte. Bilboko Udalak etxebizitza sozial bat eskaini die gaur bertan: asteartetik aurrera emateko konpromisoa hartu dute udal langileek, eta ordura arte pentsio batean emango diote ostatu sendiari. Beste bi familiek beste alokairu bana lortu dute; Ridruejok nabarmendu du "eragileen eta auzotarren elkartasunari esker" ordaindu ahal izan dituztela kontratuetako diru ezarpenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.