Politika

Hiru euskal herritarren estradizioa onartu du Londresko auzitegi batek

Westminsterko epaitegi batean aztertu dute Iñigo Albisu, Zigor Jaso eta Ana Lopez Espainiara eramateko Auzitegi Nazionalak egindako eskaera. Apirilaren 27an atxilotu zituzten Ingalaterran, ETArekin zerikusia izatea egotzita.

2007ko abuztuaren 17a
17:06
Entzun
Iñigo Albisu, Zigor Jaso eta Ana Lopezen estradizioa agindu du Londresko Westminsterko auzitegi batek, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek haien kontra aurkeztutako euroagindua ontzat emanda.

ETArekin zerikusia izatea leporatzen die Garzonek, eta euroagindu horren ondorioz, Sheffielden atxilotu zituzten hiru lagun horiek apirilaren 27an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.