Hiru gizon atxilo, urruntze agindua haustea egotzita
BILBO. Ertzaintzak hiru pertsona atzeman ditu, bikotekidearen aurkako indarkeria delitua leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Sestaon (Bizkaia) atxilotu zuten gizonetako bat atzo, andrea jo zuelakoan. Beste biak, berriz, ostegunean atxilotu zituzten. Donostian eta Bilbon izan ziren atxiloketak, eta bikotekidearengandik urruntzeko agindua urratu izana leporatzen diete biei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu