Hiru gizon atxilotu dituzte, andreei eraso egitea egotzita
Hiru gizon preso hartu dituzte, bikotekideari eraso egin diotelakoan. Emakume bati kalean jotzea leporatu diote gizon bati Portugaleten (Bizkaia); igande goizaldean jaso zuten salaketa, eta handik laster atxilotu zuten 46 urte gizon bat. Andrea erietxean artatu zuten. Herenegun gauean, berriz, beste gizon bat atxilotu zuten, Errezilen (Gipuzkoa); gizonaren bikotekideak SOS Deiak zerbitzura deitu zuen, laguntza eske. Osasun etxe batean artatu zuten emakumea, eta atxilotu egin zuten gizona, 39 urtekoa. Sarritan jo zuela adierazi zuen andreak. Beste gizon bat, 28 urtekoa, kalean atxilotu zuten Getxoko (Bizkaia) udaltzainek, ostiralean. Eztabaidan ari zirela emakume bati jotzea leporatu diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu