genero indarkeria

Hiru gizon atxilotu dituzte, bikotekideei eraso egin dietelakoan

Bilbon, Igorren eta Gasteizen izan dira atxiloketak.

2013ko apirilaren 2a
14:18
Entzun

Bilbon 51 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak goizaldean, Ametzola auzoan, bikotekideari eraso egitea leporatuta. Gainera, ustezko erasoa saihesten ahalegindu den gizon bati ere eraso egin nahi izatea egotzi diote.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, emakumea auto batetik irten zen laguntza eskatuz, eta ustezko erasotzailea ibilgailutik irten zen ondoren; orduan eraso egin zion. Ustezko biktimak hainbat zauri zituen aurpegian, iturri beraren arabera. Emakumea artatzen zuten bitartean atxilotu zuten gizona.

Igorren 37 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizean, bikotekideari eraso egin diolakoan. Ertzaintzak azaldu duenez, etxean izan da ustezko erasoa; ertzainak hara bildu direnean aurpegian kolpeak jaso izanaren zantzuak zituen emakumeak.

Gasteizen atxilotua 50 urteko gizona da. Herritar batek eman zuen abisua ostegunean, esanez gizonezko bat emakumezko bati eraso egiten ikusi zuela. 20:30 aldera izan zen ustezko erasoa, Forondako Portal kalean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.