emakumeen aurkako indarkeria

Hiru gizon atxilotu dituzte Bilbo, Donostia eta Lizarran, emakumeei eraso egin dietelakoan

Lizarran atxilotutako 63 urteko gizona emakume gazte bati sexu erasoak egiteaz akusatu dute.

2009ko otsailaren 25a
17:32
Entzun
Hiru gizon atxilotu dituzte Bilbo, Donostia eta Lizarran, emakumeei eraso egin dietelakoan. Nafarroako Gobernuak gaur jakitera eman duenez, 63 urteko gizonezko bat atxilotu dute Lizarran, emakumezko tabernari bati sexu erasoak egitea leporatuta.

Lizarrako gizonezkoak, iturri ofizialen arabera, emakume gazteak lan egiten duen ostatura joan ohi zen, justu hura irekitzera zihoanean eta bezerorik ez zenean. Halako uneak aprobetxatzen zituen gorputza ukitzeko, neskaren baimenik gabe. Honek hori salatu zuen azkenean, eta joan den asteazkenean udaltzainak ostatura joan ziren. Han inguruan topatu zuten gizonezkoa, eta atxilotu egin zuten.

Bestalde, Ertzaintzak 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Bilbon, arrebari labanarekin eraso egin ziolakoan. Zauria eragin zion, eta Basurtuko erietxera eraman zuten. Lapurreta ere egin zion -820 euro-, ertzainek esan dutenez. Santutxu auzoan izan zen gertaera, eta gizonezkoa San Frantzisko kalean atxilotu zuten.

Beste gizonezko bat ere atzeman zuen Ertzaintzak Donostian, Intxaurrondo auzoan, neska-lagun izandakoa jo egin zuelako ustez. Emakumezkoa ospitalera eraman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.