Genero indarkeria

Hiru gizon atxilotu dituzte Bilbon, emakumeak jotzea leporatuta

Atxiloketetako bi atzo goizaldean izan ziren, eta hirugarrena, bart.

2011ko urriaren 3a
14:39
Entzun

Azken orduetan Ertzaintzak hiru gizon atxilotu ditu Bilbon, euren bikotekidea edo bikotekide ohia jotzea leporatuta. 30 eta 39 urte bitartean dituzte atxilotuek. Horietatik lehena atzo goizaldean atxilotu zuten Deustuko San Pedro plazan. Gizon batek bere emaztea jo zuen salaketaren arabera; ertzainek atxilotu egin zuten eta emakumea, odoletan, ospitalera eraman zuten.

Bigarren atxiloketa Bolueta auzoan burutu zuten, 30 urteko gizonezko batek bere bikotekide ohia ustez jo ostean. Salaketaren arabera, emakumeak sexu harremanak izateari uko egin ondoren jo zuen gizonak emakumea. Emakumeak ihes egin eta Ertzaintza ohartarazi zuen. Emakume hori ere ospitalera eraman zuten.

Hirugarren atxilotua bart atxilotu dute. Kasu horretan ospitaletik jaso du deia Ertzaintzak, eta ustez bikotekideak jo zuen emakume bat artatzen ari zirela ohartarazi zuten. Emakumeak ondoren salatu zuenez, behin baino gehiagotan jotzen zuen senarrak. Ertzaintzek etxera joan eta 31 urteko gizonezkoa atxilotu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.