Ertzaintzak 32 urteko eta 26ko bi gizonezko atxilotu zituen atzo Bilbon, euren bikotekideen aurkako ustezko erasoengatik. Aurrenekoa goizeko seiak aldera atzeman zuen, bikotearen etxean; Ertzaintzaren arabera, gizonezkoak muturrekoa jo zion emakumezkoari eta hatz batzuk behartu zizkion. Biktima osasun zentro batera eraman zuten.
26 urteko gizonezkoa gaueko hamaiketan atxilotu zuten, Barrenkale kalean. Polizia iturriek diote ostikoak eta muturrekoak eman zizkiola bikotekideari.
Artzentalesen 41 urteko gizonezko bat atzeman zuten ertzainek atzo. Haren emazteak salatu zuen jo egin zuela objektu batekin.
emakumeen aurkako indarkeria
Hiru gizon atxilotu dituzte Bilbon eta Artzentalesen, bikotekideak jo dituztelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu