Tarragonako (Katalunia) Joan XXIII.na ospitala N-240 errepidearekin batzen duen bidean,Camino del Angelen, Maria Teresa P.S. hiltzeaz gain, gizon alemaniar bat,Roland Franz Albert E., erasotu zuten. Ospitalak gaueko hamabiak eta hamarrean abisua pasa zion Poliziari, jipoitutako gizon bat larrialdietara iritsi zelako.
Maria Teresa P.S. eta Roland Franz Albert E. kolpatu zituzten burdinezko barra aurkitu dute. Poliziaren arabera, pista horrek eraman zituen aipatutako hiru lagunak atxilotzera. Orain,Tarragonako guardiako epaitegiaren esku geratzeko zain daude.
Hilketak
Hiru gizon atxilotu dituzte emakume nafar bat hiltzeagatik Katalunian
Tudelako Maria Teresa P.S. hiltzeagatik hiru gizon atxilotu ditu Espainiako Poliziak. 19 urteko Antonio M.G, 49 urteko Juan Jose M.M eta 19 urteko Daniel P.C.dira hiru lagun horiek. Hala ere, Poliziak ez du kasua itxi hilketa argitzeko. Forentseek egindako azterketen arabera, kolpeka hil zuten bide bazterrera bota aurretik. Hildako gorpuaren inguruan, tiraka eraman zutela adierazten duten aztarnak aurkitu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu