Lehen atxiloketa Judizmendiko etxebizitza batean egin zuen igande goizaldean Udaltzaingoak. 03:00 aldera, abisu bat jaso dute poliziek, ohartaraziz etxe batean genero indarkeria kasu bat gertatzen ari zela. Bertara joatean, etxeko gela batean zegoen andre bat, eta hark jakinarazi die bikotekideak kolpeak eman dizkiola aurpegian. Etxetik joatear zegoen ustezko erasotzailea udaltzainak iritsi direnean, eta atxilo hartu dute.
15:00 inguruan, berriz, beste gizon bat atzeman zuten. Haren bikotekideak salaketa aurkeztu zuen, azalduz gizonak etxean jo zuela. Astegieta inguruan topatu zuten poliziek ustezko erasotzailea, eta atxilo eraman zuten.
21:30ean jaso zuen Udaltzainak beste dei bat, genero indarkeria kasu bati lotuta.. Andre batek dei egin zien, urduri, azalduz bikotekide ohia emakumearen etxera joan, jo eta lehiotik botatzearekin mehatxu egin ziola. Lekuko batek baieztatu zuen testigantza, eta etxebizitzan bertan aurkitu zuten gizona. Atxilo hartu zuten.
38 urte dituzte lehen bi kasuetako atxilotuek, eta 52 hirugarrenekoak.