Emakumeen kontrako indarkeria

Hiru gizon atxilotu dituzte Nafarroan tratu txarrengatik

Nafarroako Foru Poliziak 33 eta 45 urte bitarteko hiru gizonezko atxilotu ditu Tuteran, Berriozarren eta Iruñean, genero delituak egin dituztelakoan. Bikotea jotzeagatik eta urruntze agindua hausteagatik salatu dituztela jakinarazi du Foruzaingoak, eta Instrukzio Epaitegi ezberdinetara eraman dituztela. Kasua argitu bitartean urruntzeko agindua eman dute epaileek atxilotuentzat.

2006ko abuztuaren 29a
18:38
Entzun
Larunbatean Cintruenigoko 45 urteko gizon bat atxilotu zuen Foruzaingoak Tuteran, urrutiratze agindua hausteagatik eta bikotekidea jotzeagatik. Antza denez, urtarrilean ere jo zuen emakumea eta ezin zuen 500 metro baino gehiago hurbildu emakumearengana. Gizonezkoak agindua behin baino gehiagotan urratu duela salatu du emakumeak, eta jo duela ere bai.

Igandean, berriz, 33 urteko irundarra atxilotu zuten Berriozarren, bere 45 urteko bikotekideari erasotzeagatik.

Hirugarren gizonezkoa atzo atxilotu zuen Foruzaingoak Iruñean. Biktimak Emakumearentzako Arreta Zerbitzuko abokatuarekin batera jarri zuen salaketa. 15 urtetan tratu txar fisikoak eta psikologikoak jaso dituela adierazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.