Ostiral goizaldean aurkeztu zuen emakumezkoak salaketa. Haren arabera, Bilboko Uribitarte kaleko dantzaleku baten irteeran gerturatu zitzaizkion hiru gizonezkoak eta poltsa kentzen ahalegindu ziren. Horretaz gain, baina, abusuak egin zizkiotela ere salatu du emakumeak.
Dantzalekuaren kanpoaldeko kameretako irudiei esker, Ertzaintzak hiru gizonezko identifikatu ditu 21 urteko emakumearen aurkako erasoarekin lotuta, eta haien bila dabil.