Bilboko udaltzainek hiru gizonezko atxilotu dituzte asteburuan, euren bikotekideen edo izandakoen aurkako ustezko tratu txarrengatik.
N.N. (40 urte) larunbat goizean atzeman zuten, bikotekide ohiaren etxean sartzea leporatuta, urruntze agindua eduki arren.
F.D.M. (60 urte) ere larunbatean atxilotu zuten, emaztea jo zuelakoan. Honek salatu du azkeneko hilabete eta erditik jo izan duela hark.
Igandean goizean J.E.C.M. (42 urte) atxilotu zuten, bikotekidea jotzea leporatuta.
Emakumeen aurkako indarkeria
Hiru gizonezko atxilotu dituzte Bilbon, bikotekideen kontrako tratu txarrak egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu